Peter Salovey eta John Mayer (1990) adituek pertsona arteko eta pertsona barneko adimenari Adimen
emozionala izena jarri
zieten. Adimen emozionala izatea hiru ezaugarri nagusi biltzea esan nahi zuela
proposatu zuten:
o
Norberaren emozioak eta gainerakoenak hautematea.
o
Hauteman diren emozio horiek ulertzea, bai norbanakoarengan bai gainerakoengan
(enpatia).
o
Aurretik hauteman eta ulertu diren emozio eta afektu horiek erregulatzeko gaitasuna.
Baina beranduago, ezaugarrien inguruko aurreko definizioak sortzen zituen
zailtasunak gainditzeko asmoz, egile horiek Adimen emozionalean nahastutako
prozesuen sailkapen berri bat proposatu zuten:
1. Emozioa hautematea,
baloratzea eta adieraztea
o
Norberaren emozioak portaera, sentimendu eta pentsamenduetan
identifikatzeko gaitasuna.
o
Besteengan emozioak identifikatzeko gaitasuna, artean…
hizkuntza, soinu, itxura eta portaeraren bidez.
o
Emozioak era egokian adierazteko eta sentimendu horiekin
lotutako beharrak komunikatzeko gaitasuna.
o
Emozioen adierazpen zehatz eta zehaztasunik gabekoak, zintzoak
eta zantarrak bereizteko gaitasuna.
2. Emozioak pentsamendua
errazten du
o
Emozioek pentsamendua lehenesten dute arreta informazio
garrantzitsuan jarriz.
o
Emozioen intentsitatea baliagarria izan daiteke sentimenduak
oroitu eta baloratzeko.
o
Aldaketak gogo-aldartean pertsonen baikortasun eta ezkortasunean
eta ikuspuntu desberdinen kontsiderazioan eragina dute.
o
Egoera emozionalek arazoei aurre egiteko era suspertzen dute
(adib.: zoriontasunak sormen-arrazoiketa errazten du).
3. Emozioak ulertu eta
aztertzea, ezagutza emozionala erabiltzea
o
Emozioak etiketatzeko eta emozioen eta irudikatzen dituzten
hitzen arteko harremanak aztertzeko trebetasuna (adib.: sinpatia eta
maitasunaren arteko harremana).
o
Harreman emozionaletan esanahiak interpretatzeko gaitasuna.
o
Aldibereko sentimendu konplexuak ulertzeko gaitasuna
(maitasuna-gorrotoa; beldurra-harridura).
o
Trantsizio emozionalak antzemateko gaitasuna (adib.: suminetik
gogobetetasunera; edo suminetik lotsara).
4. Emozioen erregulazioa
emozioa eta adimena areagotzea sustatzeko
o
Bai sentimendu atseginak bai ezatseginak onartzeko gaitasuna.
o
Emozioetara hurbildu edo horietatik urruntzeko gaitasuna, bere
baliagarritasuna edo ematen digun informazioa epaitzeko dugun eraren arabera.
o
Emozioak norberarekiko eta besteekiko monitorizatzeko gaitasuna
(adib.: argiak, eragin handikoak, zentzuzkoa… diren antzeman).
o
Norberarengan eta besteengan emozioak erregulatzeko gaitasuna;
plazera ematen dutenak areagotuz eta ezkorrak neurtuz, ematen diguten
informazioa ito edo puztu gabe.
No hay comentarios:
Publicar un comentario