Benetan lagungarria da haurrengan
txiki-txikitatik emozioen ezagutza eta erabileraren trebakuntzari lotutako
ohiturak bultzatzea. Horretarako, ezinbestekoa da eskolen zein gurasoen partehartzea,
inplikazioa eta lana.
Adimen emozionalaren garapenari esker
haurrak hobeto jasan ahal izango ditu bere bizitzan eman daitezkeen aldaketek
(gurasoen banaketak, heriotzak, etxe-aldaketak, ...) sortutako frustrazioak,
horiei aurre egitea ahalbidetuz. Era berean, etorkizunean, besteekiko erlazioen
garapen hobea izatea ahalbidetzen du, bai arlo familiarrean, bai sozialean eta
bai lan arloan.
Ikasleekin emozio ezberdinak lantzeko
ipuin oso interesgarria proposatzen dizuet, “Pozik”. Hala ere, material anitz aurkitu
eta aukeratu dezakegu.
“Mundura
sortzen garen unetik, sentimenduak ditugu. Batzuetan atseginak, bestetan
gogaikarriak. Liburu honetan murgildu ahala, arraintxoek jakin-mina izatetik
triste izatera eramango gaituzte, baita ausart, lotsati, harro, haserre, eta,
azkenik, zoriontsu izatera ere. Pozik liburuak aukera ematen digu guztioi,
helduoi zein txikioi, gure sentimenduak ikusteko, gozatzeko eta haiei buruz
mintzatzeko.”
No hay comentarios:
Publicar un comentario